XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elektrizitatea hari batez erabilia ikusten edo sentitzen ohituta zaude.

Materialek, elektrizitatea eramateko duten erreztasunaren arabera eroale eta ez-eroaletan sailkatzen ditugu.

Metal gehienak eroale onak izaten dira eta elektrizitatea erosoki eroaten dute.

Badaude beste eroale-mota batzuk, gas ionizatuak eta disoluzio ionikoak esatebaterako.

Gai honetan, hauetaz mintzatuko gara gauza bi ikusiz: Bata, aurreko gaian ikusi dugun bezala azido, base edo gatz batekin disoluzioa egiten badugu, hau ioietan zatituko da.

Ioiek karga elektrikoa dutenez, gai dira elektrizitatea eroateko, eta korronte elektrikoa sortzeko (pilen fenomenoa).

Bestalde, elektrizitatea daroatenean konposizio kimikoa aldatzen dute.

Prozesu honi elektrolisia deitzen diogu eta metalen lorketan erabiltzen da.

Bi fenomenook elektroi-trukaketa besterik ez dute azaltzen.

Lehenengoan, elektroiak berez irabazteko edo emateko duten erreztasunagatik, substantziak korronte elektrikoa sortuko dute, bat batean.

Bigarrenean, berez elektroi-trukaketa ezin egin duten substantzien artean elektroi-trukaketa sortarazi egingo da, hauetariko bat hauspeaturik.

22.1.- OXIDAZIOAREN KONTZEPTUA.

Substantzia batek oxigenoa irabazten duen prozesuari oxidazioa deritzo.

.

Substantzia bat oxigenoa emateko gai denean, oxidatzailetzat hartzen dugu.

Hala ere, gaur egun, oxidazioaren kontzeptu kimikoa zabalagoa da, eta oxigenoa erabiltzen ez den prozesuetan ere aplika daiteke.

Ohar gaitezen aurreko erreakzioetan magnesio eta burdin metalak, zero oxidazio zenbakitik eta ra pasatu direla, hurrenez hurren.

Elektroiak galdu dituzte, noski.

Modernoki, beste elementu edo ioi bati elektroiak harrapatzeko gai den substantzia, oxidatzaile deituko dugu.

Eta substantzia batek elektroiak galtzen ditueneko prozesuari, oxidazio deituko zaio.

Ad. burdina- apurren gainean kobre(II)-zko disoluziozko tantik botatzen badugu, burdina metalikoa burdina(II) ioia bihurtuko zaigu.

Beraz, garbi dago burdinak elektroi bi galdu dituela eta elektroi bi horiek kobreak hartu dituela, kobre metaliko bihurtuz.

.

Kobrea elektroizale ibili denez, oxidatzailea da, eta burdinak elektroi bi galdu duenez, oxidazio prozesu bat jasan izan du.

Dena dela, oxigenoa ez da ezertarako ere azaldu.